HASIERA/ENPRESA
  1973. urtean sortua, 35 urte baino gehiagoko esperientzia dugu ereduak egiten, batez ere galdagintzarako eta konpositeen industriarako. STY-FUN, SL enpresak izen handia du nazioartean bere sektorean.

Lortu dugun arrakastak 3 oinarri hauek ditu:

Bezeroarekiko hurbiltasuna. Badakigu zer behar duen, eta, beraz, erabat betetzen dugu haren nahia.

Giza taldea. Hiru hamarkada baino gehiagotan metatutako ezagutza, esperientzia eta teknika dugu, erabat integratuta eta erronka handiak ditugu etorkizunerako.

Instalazioak. 3.000 m2 baino gehiago inauguratu genituen 2006. urtearen erdialdean; punta-puntako baliabide teknologikoak ditugu, etengabe berritzen baititugu.

Horren guztiaren ondorioz, sektore askotan parte hartzen dugu: arte ederrak, trengintza, makina-erreminta, itsas motorrak, nautika, trokelgintza, turbina eolikoak, balbulagintza, etab.