HASIERA/TEKNOLOGIA
 
Merkatuari aurrea hartu nahi izan diogu beti. Eta, hain zuzen, horrexegatik izan ginen lehenak CNC fresatzeko zubi-makina eta CAD-CAM postu bat sarean konektatzen. 1995. urtean izan zen hori, eta helburu horrek berberak bultzatuta, egun, ereduak abiadura handian mekanizatzen ditugu dimentsio handiko Gantry fresatzeko zubi-makina buru esferikodunean.

Horretarako, bezeroarekin BATERA EGITEN DUGU LAN; izan ere, haren produktuaren hornidura-katea osorik ezagutzeak berebiziko garrantzia du kostu globalak minimizatu ahal izateko.

Eta, horretarako, gainera, etengabe BERRITZEN DUGU, bai gure produktuaren diseinua, bai erabilitako materialak, bai fabrikazio-prozesua. Izan ere, oso produktu ona izanik ere, beti dago zer hobetu.

Bezeroak aldian-aldian dituen behar espezifikoetara ondoen egokitzen den produktua eskaintzen dugu.